Sute txikia izan da Arrantzale kale inguruko garaje batean

Eguerdi aldera bertaratu dira suhiltzaileak, udaltzaingoak eta ertzainak Arrantzale kale inguruko garaje batera, garaje batetik irteten ari zen kea zela-eta.

Gaur, astelehena, sute txikia izan da Arrantzale kale inguruko garaje batean; hain zuzen, Balea kalean. Suhiltzaileak, udaltzaingoak eta ertzainak eguerdi aldera bertaratu dira, garaje batetik ateratzen ari zen kea zela-eta. Badirudi indar aho bat berotu egin dela eta su hartu duela, eta horrek sortu duela kea.

Xehetasunik ez dute eman oraindik, eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gertatutakoa ikertzen ari dira. Dena den, egoera kontrolpean dute une honetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!