Bideoa: Korrontziren emanaldia Orioko plazan, irudietan

Karkara 2019ko abu. 27a, 11:15

Korrontzi taldeak itxi zuen Ziaboga musika zikloa iragan igandean. Guztira lau emanaldi izan dira abuztuan, Enbor Akzio Kulturalaren eskutik.

Enbor Akzio Kulturaleko kideek eta Orioko Udaleko ordezkariek uztailean aurkeztu zuten Ziaboga musika zikloa. Hala, iragarri zuten guztira lau emanaldi izango zirela abuztuan; herriko plazan bi, eta beste bi Antilla hondartzan.

Abuztuaren 2an izan zen aurreneko saioa; Broken Brothers Brass Band taldearen eskutik, jazz eta swing doinuek hartu zuten herria. Abuztuaren 11n Brasileko doinuak ekarri zituen Sambastian taldeak, eta 16an, blues musikaren txanda izan zen, Paul San Martin eta Denis Agenet musikarien eskutik.

Iragan igandean, abuztuak 25, Korrontzi taldeak itxi zuen musika zikloa. Orioko plazan taularatu ziren dantzariak, eta euskal musika tradizionala eta dantza uztartu zituzten jendaurrean.

Bideoa: Mikel Makala

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!