Aiako eta Orioko gaztetxoak errugbian jokatzera animatu dituzte

Karkara 2019ko abu. 27a, 16:13

Zarauzko, Asti kirolguneko errugbi zelaian ate irekien saioa izango da larunbatean,10:30etik aurrera

Zarauzko Rugby Eskolak ate irekien jardunaldia antolatu du larunbaterako, Zarauzko Asti kirolguneko errugbi zelaian,10:30etik aurrera. Ekimenak haurrek eta gaztetxoek kirola ezagutzea du helburu, baita kirola eskualdera zabaltzea ere. Horregatik, Aiako eta Orioko gaztetxoak saioan parte hartzera gonbidatu dituzte Zarauzko Rugby Elkartetik.

SUB10, SUB 12 eta SUB 14 mailetako gaztetxoei zuzendutako saioa izango da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!