Eñaut Martiren Shanghai Qiutian taldeak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Etxeluzen

Karkara 2019ko urr. 1a, 10:47

Giranice eta Madeleine taldeek ere musika emanaldia eskainiko dute iluntzeko 21:00etatik aurrera.

Eñaut Martiren Shanghai Qiutian musika talde txinatarrak kontzertua eskainiko du urriak 3an, ostegunarekin, Etxeluze Gaztetxean. Euro Tour biran murgilduko da taldea urrian. Madrilen emango diote hasiera Europan zehar eskainiko dituzten kontzertuei hilaren 2an. Guztira, bederatzi emanaldi emango dituzte: Bilbon, Ordizian, Bartzelonan, Frantzian, Laussannen, Baselen eta Sissachen. 

Shanghai Qiutian taldeen kontzertuekin batera, Giranice eta Madeleine taldeak ere bertan izango dira kontzertua eskaintzen, gaueko 21:00etatik aurrera. Sarrerak 6 euro balio eta egun bertan erosteko aukera izango da, Etxeluzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!