Oriok 1919an irabazitako Kontxako Bandera ikusgai izango da Itsas Museoan

Karkara 2019ko abu. 30a, 10:30

Irailaren 30ean, Ciaboga aldizkariaren aurkezpena izango da. Orain dela 100 urteko Kontxako Banderaren kronika ekarriko du gogora.

Oriok 1919an irabazitako Kontxako Bandera eta urte hartako estropadak irudikatzen dituen P. Antequera Azpiriren obra piktorikoa ikusteko aukera izango da Donostiako Euskal Itsas Museoan. Bigarren kaletik irabazi zuten orain dela 100 urteko estropada. Manuel Olaizola patroi lanetan zela. Honakoa zen hamalaukoa: Manuel Elizondo, Bernardo Uranga, Lino Solaberrieta, Martin Garate, Domingo Michelena, Eusebio Solaberrieta, Ignacio Azcue, Eugenio Genova, Hilarion Genova, VIcent Segurola, Ignacio Lerchundi eta Pedro Marichalar. Jose Arruti, Manuel Echeverria, Ramon Uranga eta Bernardo Otegui lehorrean geratu ziren.

Irailaren 2tik 8ra, Arraun Astea ospatuko da museoan. Hori dela eta, dokumentalak, aurkezpenak zein mahai inguruak antolatu dituzte. Bestalde, irailaren 30ean, aurtengo 'Ciaboga' aldizkariaren aurkezpena izango da. Aldizkari honek 1919ko kronika berrekarriko du gogora. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!