Olatz Zugastik Orioko kontzertuan grabatutako diskoaren lehen aurrerapena kaleratu du

Karkara 2019ko abu. 30a, 13:00

Ibilbidean sortutako kanten laburpena jasoko du disko berriak.

Maiatzaren 4an herrian eskaini zuen kontzertua disko batean jasoko du Olatz Zugastik eta udazkenean argitaratu. Kontzertuan, ibilbidean sortutako kanten laburpena egin zuen musikariak, bere diskoetako abestiez gain, Benito Lertxundiren abesti bat ere eskaini zuen. Lau musikari izan zituen ondoan, Ander Ederra (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Ander Zulaika (bateria), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Gratxina Lertxundi (teklatua, flauta, koruak). Diskoa Kantaita Enea zigiluak argitaratuko du.

Diskoa argitaratu aurretik lehen aurrerapena kaleratu du gaur, 'Azkenean Katmandu' izenpean kaleratu du lehen kanta Zugastik. Entzun, hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!