Orioko neskak garaile Euskal Herriko Eskubaloi Topaketan

Karkara 2019ko abu. 31a, 12:03

Infantil neska-mutilek eman diote hasiera Euskal Herriko Eskubaloi Topaketaren goizeko saioari. Arratsaldean, Aialako neskak Irisarri izango dute aurkari eta jarraian Bidasoa eta Anaitasunaren arteko norgehiagokarekin amaituko da topaketa. 

Infantil neska-mutilek eman diote hasiera Euskal Herriko Eskubaloi Topaketaren goizeko saioari. 9:00etan hasi da lehenengo lagunartekoa Orio eta Zarautz infantil nesken arteko lehian, Orio izan da garaile lau puntuko aldearekin. Atzetik, infantil mutilen txanda izan da, Zarautzek Usurbil izan du aurkari. Goizeko txandarekin amaitzeko kadete nesken partida jokatu da Aritzbatalde kiroldegian, Malkaitz, Burlata eta Zarautz taldeen lehiarekin. Jarraian, jubenil mutilen txanda izango da, Urduliz izango dute arerio Zarauztarrek. 

Arratsaldeko saioa 15:30ean hasiko da Barakaldorekin. Ondoren, 17:00etan Irisarri eta Zarautzen arteko lagunartekoa jokatuko dute Aialako lehen taldeko neskek. Topaketa amaitzeko, Asobal Ligan lehian dauden bi talde euskaldunak izango dira Aritzbatalden, 19:30ean: Anaitasuna eta Bidasoa. Arratsaldeko saioak bost euro balio du helduentzat eta 14 urtetik beherakoentzat euro bat. Sarrerak, lehiatilan, 16:00etik aurrera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!