Zaleek ez dute hutsik egin Kontxako Banderako lehen estropadan

Karkara 2019ko ira. 1a, 10:26

[EGUNERATUTA] Goizean goiz gerturatu dira oriotarrak Kontxako Banderako lehian izango diren herritarrei beren bultzada ematera. Emakumezkoen lehen txanda estropada jokatzen ari da dagoeneko, eta gizonezkoek uretaratu dute trainerua.

Afizioak ez du hutsik egin Kontxako Banderako lehen estropadan. Emakumezkoen eta gizonezkoen trainerua bertan izango dira gaur eta datorren igandean, eta oriotarrak goizean goizetik hartu dituzte Donostiako Kontxa inguruak, arraunlariei beren bultzada emateko. Emakumezkoen lehen txanda estropada jokatzen ari da dagoeneko, eta gizonezkoek uretaratu dute trainerua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!