Ostiral arratsaldean, herriko arraunlariak animatzera deitu dituzte oriotarrak

Karkara 2019ko ira. 2a, 09:48

Aurten historian lehen aldiz, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek Kontxako Bandera irabazi dezakete.

Donostiako Estropadako lehen jardunaldia izan zen atzo, eta herriko traineruek bandera etxera ekartzeko aukera zabalik dute. Neskak lehenak izan ziren, bigarren sailkatuari sei segunduko errenta aterata, eta gizonezkoak, berriz, bigarren sailkatu ziren, Hondarribiarengandik bost segundura.

Aurten historian lehen aldiz, Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruek Kontxako Bandera irabazi dezakete, eta arraunlariek igandeko estropadari begira azken bultzada emateko, oriotarrak ostiralean 19:00etan moilan biltzera deitu dituzte elkarteko arduradunek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!