Napardeath filma eskainiko dute Etxeluzen ostiralean

Karkara 2019ko ira. 2a, 11:00

Beñat Iturriozen zuzendaritzapean ekoitzitako Napardeath filma euskaraz emitituko da ostiralean, eta, 50 minutu inguruko iraupena izango du.

Irailaren 6an, ostiralarekin, Napardeath euskarazko filma proiektatuko da Etzeluze Gaztetxean. Gaueko 22:30ean emango diote hasiera emanadiari. Ikusi trailerra, hemen.

Napardeath

Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?

deia originala eta argumentua: Beñat Iturrioz eta Xabier Padin

Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Iturrioz

Ekoizpen zuzendaria: Jaione Irazu

Arte zuzendaria: Oskarbi Sein

Argazki zuzendaritza: Beñat Iturrioz

Zuzeneko soinua: Lander Llorens, Asier Razkin

Ikus-Efektu digitalak-VFX: Javi González

Makilajea: Leire Benito eta Ziortza “Ziggy” Arroyo

Musika: Beñat Iturrioz

Edizioa: Beñat Iturrioz

Ekoizpen taldea: Jaione Irazu, Oskarbi Sein, Beñat Iturrioz, Gorka Estomba, Javi Gonzalez, Mikel Alvarez, Ihintza Iturrioz, Xabier Cueto, Etxahun Galparsoro, Julen Aldabe, Xabier Padin, David Larrañaga.

Ekoiztetxea: Katihotsak Logia Kultur Elkartea

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!