Denboraldi berrirako izen-ematea ireki du OAEk

Karkara 2019ko ira. 3a, 13:30

Orion arraunean hasi nahi duten alebin, infantil, kadete eta jubenilek izena eman dezakete dagoeneko. Irailaren 17an eta 18an hasiko dira aurreneko entrenamenduak.

Denboraldi berriari begira daude jada Orio Arraunketa Elkarteko kideak. Hala, Orion arraunean hasi nahi dutenentzako izen-ematea ireki dute dagoeneko. Alebin, infantil, kadete edota jubenilek eman dezakete izena, eta elkartekoek adierazi dutenez, "arrauna gustuko duen eta praktikatu nahi duen orok" ditu zabalik ateak. "Kirolaz gain, laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko dugu OAEn", gehitu dute.

Irailaren 17an edota 18an izango dira aurtengo aurreneko entrenamenduak. Hala, denboraldiari hasiera emateko, hainbat hitzordu jakinarazi dituzte:

  • Alebinak (2008-2009 urteetan jaioak): irailak 18, asteazkena. 16:45ean, Arraunetxen.
  • Infantilak (2006-2007 urteetan jaioak): irailak 17, asteartea. 17:30ean, Arraunetxen.
  • Kadeteak (2004-2005 urteetan jaioak): irailak 18, asteazkena. 17:30ean, Arraunetxen.
  • Jubenilak (2002-2003 urteetan jaioak): irailak 17, asteartea. 18:15ean, Arraunetxen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!