"Zerotik hasi behar dugu datorren igandean ere"

Karkara 2019ko ira. 3a, 15:48

Aitor Manterola kirol kazetariak Orioko emakumezkoen traineruko entrenatzaile Xanti Zabaletari elkarrizketa egin dio Berria egunkarirako.

Oriok sekulako aukera dauka lehen aldiz Kontxako Bandera irabazteko, azkarrena izan baitzen herenegun, lehen jardunaldian. Beste hainbat talderi atera zien aldeak eman du, ordea, zeresana, gutxitxo izan zelakoan eta oriotarrek ez zutelakoan lanik onena egin. Azkar moztu nahi izan ditu esames horiek Xanti Zabaletak, entrenatzaileak: «Estropada ona egin genuen, kontuan edukita badintza guztiak. Batetik, ez dut uste laugarren kalea onena zenik kanpora joateko, eta, bestetik, estropada zaila zen gure arraunlarientzat, irabazteko gutxi eta galtzeko asko zuen eguna izanik. Antsietatea eta presa herenegun ziren arriskutsuak, lehen igandean, eta ondo gainditu zuten arraulariek». Gehitu du ez dela erraza hamar minutuko lanean alde handiak ateratzea: «Gizonezkoen artean hogei minututan bost segundoko aldea egon bazen, zergatik da alde txikia guk Hibaikari hamar ateratzea txanda berean?».

Onartu du, hala ere, barrura hobeto etorri zela trainerua kanpora joaterakoan baino: «Beste zerbait erakutsi genuen bigarren luzean, hori hala da, baina horrek ez du esan nahi aurreneko luzea txarra izan zenik». Aldeen zenbatekoaren inguruan, beste hau ere gehitu du: «Kontuan izan behar da Kontxakoa urteko estropada dela, eta talde guztiek ohi baino motibazioa bereziagoa izaten dutela».

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!