Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du igandean Donostiako Kontxako estropadak direla eta

Karkara 2019ko ira. 5a, 12:30

Igandeetako ohiko zerbitzua indartuko dute 9:11an hasita.

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du irailaren 8an, igandearekin, Donostiako Kontxako estropadak direla eta.

Igandeetako ohiko zerbitzua, Zumaia-Amara artean orduero egiten diren zirkulazioak, Zumaiatik Amarara 9:11n, 9:30ean, 10:11n, 10:30ean eta 11:11n  irtengo diren zenbait zerbitzuekin indartuko da. Zerbitzua indartzen duten tren hauek ohiko geltoki guztietan geldialdia egiten dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!