'Handia zara'

Karkara 2019ko ira. 11a, 09:43

Orioko emakumezkoen traineruko arraunlari Itziar Olasagastik iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian.

Txiki izeneko bi traineru ditu Oriok, Cuesta eta Amilibia ontziolakoak. Gure traineruak, Amilibia ontziolakoak, 2001ean debutatu zuen Kontxako Banderan. Oriotarroi gogoratzea gustatzen ez zaigun debuta da. Harrezkero, beste hamasei urtetan parte hartu du: 2001etik 2005era gizonezkoekin, 2008an Tolosaldeko emakumezkoekin eta 2010etik Oriokoekin. Zaila izango da Txiki traineru honek adina arraunlari eta tripulazio banderaren lehiako saiakeran aritu denik aurkitzea kosta osoan. Ez da bandera gehien dituena izango —herriko kontuek diote Kanpa-k daukala errekorra—, baina izango al da estropada gehien jokatu dituena? Agian, bai. Txiki aurten egin zaigu adinez nagusi; bete ditu 18 urteak, eta lortu du bandera preziatua.

Txiki-k merezi zuen bere izena soinean eramango zuen garaipen handirik. Istoriyo honen parte izatea sekulakoa izan da. Igandeko estropada ametsik gozoenean ere ez genuen amestuko. Erraz zihoan ontzia, eta bene-benetan gozatu genuen. Eskerrik asko bidelagun guztiei, jarraitzaileei eta oriotarroi. Baita hemen idazteko aukera eman didazuenei ere.

Jarraitu irakurtzen berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!