Iosu Esnaola izango da Orio AE-ko presidentea

Karkara 2019ko ira. 12a, 09:12

Hamaika bazkidez osaturiko zerrenda aurkeztu du hautagaitzara Esnaolak. Zerrendari buruz inork eragozpenik ez badu, hilaren 16an ofizialki izendatuko dira Presidentea eta Gida-batzordea.

Orio Arraun Elkarteko Presidente berria eta Gida-batzordeak hautatzeko prozedura martxan jarri zen abuztuan. Bazkideek irailaren 9ra arteko epea zuten hautagai-zerrenda aurkezteko eta talde bakarrak eman du izena. Hauteskunde-batzordea osatzen duten Joxemari Olasagastik, Joxemiel Udabek eta Patxi Atorrasagastik, hautagai-zerrendaren aldarrikapena egin dute.

Aldarrikapenean, egiaztatu dute Presidente eta Gida-batzorde hautaketara aurkeztu den hautagai-zerrendak, Orio AE-ren Estatutoak agintzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela. Hauxe da zerrenda:

1. Iosu Esnaola Atxega

2. Jose Ignacio Alguacil Barrenetxea

3. Maider Arrillaga Sarasola

4. Lino Mari Carrera Solaberrieta

5. Jose Carrera Uranga

6. Jaione Goikoetxea Descarga

7. Ibon Huegun Bengoetxea

8. Nora Makazaga Elizalde

9. Luis Perez Atxega

10. Xabier Sukia Etxeberria

11. Imanol Urkizu Lertxundi

Beraz, Hilaren 16ra bitartean, zerrenda honi buruz inongo eragozpenik agertzen ez bada, Orio AE-ko Presidente eta Gida-Batzordeko ordezkari ofizialak izendatuak izango dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!