'Lehiakorrak izan nahi dugu, bestela ez dugu ezertxo ere gozatuko'

Karkara 2019ko ira. 13a, 11:45

Bidasoak bihar ekingo dio Txapeldunen Ligari, Eslovenian, Tatran Presoven aurka (18:00). Historikoa izango da lehia, 1996an aritu baitzen azken aldiz lehiaketa horretan. 2 urte besterik ez zituen Jon Azkuek. Berria egunkariko Julen Etxeberriak elkarrizketa egin dio.

 

 

Bidaiatzen egin dute egun osoa Bidasoako kideek. Nekeza izan da Irundik (Gipuzkoa) Presovera (Eslovakia) joatea. Baina gustuko tokian aldaparik ez. Eta eskubaloi jokalari batentzat ezer gutxi da Txapeldunen Ligan aritzea baino erakargarriago. Ez da harritzekoa, beraz, Jon Azkue (Orio, Gipuzkoa, 1994) jokatzeko «irrikan» egotea.

Buelta asko eman dizkiozue Bartzelonaren aurkako partidari?

Ez, oso partida ona jokatu baikenuen. Berriro erakutsi genuen gure lana ondo egiten badugu gero eta gertuago gaudela Bartzelonarengandik. Oso pozik gaude lehia osoan nor baino nor gehiago aritu ginelako, eta azkenera arte borrokatu ginelako.

Bartzelonak hankapean ibili ohi ditu Asobal ligako talde gehienak. Zuen aurka, ordea, gogotik sufritu du azkenaldian. Pentsaezina zen halakorik duela gutxi.

Badira bi urte lan handia ematen diogula Bartzelonari. Duela bi sasoi, Palaun, azken minutura arte izan genuen aukera punturen bat lortzeko [29-26 irabazi zuen Bartzelonak]. Artalekun jokatu dugun azken bietan, berriz, lau eta hiru golengatik bakarrik galdu dugu. Gero eta gertuago gaude.

Irakurri elkarrizketa osorik, berria.eus atarian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!