Lau eskubaloi partida izango dira asteburuan Karelan

Karkara 2019ko ira. 13a, 14:00

Usurbil, Astigarraga eta Zumaiako taldeak izango dituzte aurkari Orio Eragineko neskek asteburu honetako lagunartekoetan.

Aurre denboraldia prestatzen jarraitzeko, irailaren 14an, bihar, egun osoan zehar Orio Eragin Eskubaloi Elkarteko taldeen partidak izango dira Karela kiroldegian. Goizeko 9:30ean emango diote hasiera, lehenengo urteko infantil mailako Sinergia Orio taldeak, Astigarragaren aurka. Jarraian, maila bereko Gelato Oriok, Usurbil izango du aurkari 11:00etan hasita.

Arratsaldean kadete eta jubenil mailako nesken txanda izango da. Bi lehiak Zumaiako taldeen aurka izango dira, lehenengoa 16:00etan hasiko da eta jarraian 17:30ean jubenilen txanda izango da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!