Kultur etxearen atzeko plazaren zorua berritzeko lanetan dabil Udala

Karkara 2019ko ira. 16a, 11:30

24.000 euroko kostua izango du plazako zorua aldatzeko obrak, eta hiru bat aste iraungo dute lanek.

Gaur hasi dira Kultur Etxearen atzeko plazako obrarekin eta hiru bat aste iraungo dute. Plazako lurzorua oso gaizki dago eta hura kendu eta berria jarriko dute. Obra egiten den bitartean, ezin izango da plaza erabili, baina jendearen pasaera errespetatuko dute langileek. Kostuari dagokionez, zoruan jarriko den materiala 4.900€ ordiandu ditu Udalak, (BEZa barne). Lanak, Uzkue Ekaikuntzak enpresak egingo ditu eta 19.000 euroko kostua izango du. Guztira, beraz, 24.000 euro inguruko kostua izango dute lanek.

Bizikletak erretiratzeko deia

Obrak egiteko, plazan dauden bizikletak erretiratzeko eskatzen du Udalak. Astearterako erretiratu ez direnak bertatik kendu eta jaso egingo ditu Udalak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!