Benito Lertxundik 'Zuhaitzak landatzen zituen gizona' ipuin musikatua berrargitaratuko du

Karkara 2019ko ira. 18a, 14:10

Irailaren 27an berrargitaratuko du 1993an kaleratu zen lana, oraingoan, Kantaita Enearen eskutik.

Benito Lertxundik Zuhaitzak landatzen zituen gizona ipuin musikatua berrargitaratuko du irailaren 27an, ostiralarekin. Jean Ginoren ipuina Lertxundiren ahotsean jarri eta  Paul Winter Consorten musikaren laguntza izango du. Grabaketa disko formatuan izango da eskuragai.

Benito Lertxundiren kontaketa jasotzen duen grabaketa, 1993an argitaratu zen lehen aldiz, orain diseinua berrituta Kantaita Eneak aurkeztuko du.

Zuhaitzak landatzen zituen gizona

Artzain batne eskuzabaltasun isila kontatzen du ipuinak, hainbat urtetan zehar, bakardadean, XX mendean Pobentzar Alpeetako eremu antzu bat zuhaitzez betetzeko egiten duen ahalegin itzela eta honen emaitza joria.

Elzéard Bouffier, artzain xume bezain gogo bizkorrak, bere semea eta emaztea galdu ondoren Probentzako lur galdu eta idor batetan bizitzea erabaki du. Bere iritziz 'lur hau zuhaitzik gabe hiltzen ari da', hala, bakardadean, txakurra eta ardiak alboan, bere bizitzako lanik garrantzitsuenari ekin dio, egunero ehun ezkur landatzeari. HOrren emaitza pasaiaren aldaketa nabarmen eta harrigarria da: gizaki kaxkar liskarzaleak zituen ingurune hil bat izatetik, iturri emankor, txori kantu eta lore usainez betetako eremu abt izaterainoko aldaketa.

Jean Giono (1895-1970)

Zapatagile eta garbitzaile baten seme bakarra, Frantziako idazlerik haundienetako bat izan da. Bigarren Mundu Gerran espetxeratua izan zen bere pentsatzeko eragatik. Hogeitamar eleberri baino gehiago idatzi zuen, hainbat ipuin, antzezlan, olerki, saiakera eta zinema gidoi. Sari ugari jaso zuen. Probentzako Manosque hirian jaio, bizi eta bertan hil zen 1970ean. L ́homme qui plantait des arbresIpuina frantsesez idatzi bazuen ere, lehen aldiz ingelesez ikusi zuen argia Vogue aldizkarian 1954an. Ondoren ingelesezko beste hainbat aldizkarik, batez ere ekologia ardatz zutenek argitaratu zuten eta 1973an Forestière Françaisek frantsesez. Lehen edizioaz gero 15 hizkuntzatan plazaratu da.

Paul Winter

Saxo soprano jole eta konposatzaile honek 40 diskotan zehar munduko hainbat musika tradizioekiko harremanaren berri ematen digu. Jazz, klasiko edota etniko musikak hurbilekoak ditu, baita estilo horietan dabiltzan musikari handienak ere. 7 Grammy sari jasoa da bere Paul Winter Consort taldea eta beste 8 lanek sari hoien hautagaitza lortu zuten. Nazio Batuen Global 500 Saria bezala EEBBar Gizarteko Joseph Wood Krutch domina edota Hartford Unibertsitateko Ohorezko Doktoretza eskuratu ditu, besteen aitortzen artean.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!