Bideoa: Orioko Udalaren iraileko udalbatzarra osorik

Karkara 2019ko ira. 27a, 11:42

Atzo egin zuten Orioko Udalbatzaren iraileko ohiko osoko bilkura, eta 'Karkara.eus' webgunean zuzenean ikusteko aukera izan zen, Erlo Telebistaren eskutik.

Hona hemen iraileko udalbatzarrean landutako gaien zerrenda:

  1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2019ko uztailaren 4ko ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa.
  2. Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 5/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.
  3. Onartzea, egoki bada, Udal Aurrekontu Propioaren 6/2019 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
  4. Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere eranskinen aldaketa, eragina 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.
  5. Onartzea, egoki bada, 2020 urterako auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak.
  6. Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, udal-garbitzaile lanpostuei buruz.
  7. Onartzea, egoki bada, Udaleko administrari-laguntzaileen sailkapen-taldea eta ordainsari-maila aldatzea.
  8. Onartzea, egoki bada, Udaleko diruzaintza-lanpostuaren sailkapen-taldea eta ordainsari-maila aldatzea.
  9. Onartzea, egoki bada, Obra eta Zerbitzuetako udal-brigadako arduradunaren lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
  10. Onartzea, egoki bada, elektrizitateko espezialitatea duen lehen mailako ofizial balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
  11. Onartzea, egoki bada, peoi espezialista balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
  12. Onartzea, egoki bada, garbitzaile-lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
  13. Onartzea, egoki bada, udal-kanpinerako peoi espezialista balioaniztun lanpostu bat hornitzeko oinarriak.
  14. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!