Ipuin kontalariak arituko dira Orioko kultur etxean datozen asteetan

Karkara 2019ko ira. 27a, 15:30
Ines Bengoa ipuin kontalaria. (Gaztezulo)

Miriam Mendoza, Pello Añorga eta Ines Bengoa ipuin kontalarien saioak izango dira hurrengo asteetan, Orioko kultur etxeko areto nagusian.

Orioko Udalak aste honetan iragarri du urrirako eta azarorako antolatutako egitaraua. Hala, jakinarazi dute hainbat ipuin kontalari arituko direla Orion datozen asteetan; hain zuzen, Miriam Mendoza, Pello Añorga eta Ines Bengoa. Orioko kultur etxeko areto nagusian izango dira saio guztiak, 18:00etan.

Miriam Mendoza birritan izango da ipuinak kontatzen; urriaren 14an, astelehena, eta azaroaren 4an, astelehena. 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak izango dira biak. Urriaren 22an, asteartea, Pello Añorgaren txanda izango da, eta 5-8 urte bitarteko haurrentzako ipuinak ekarriko ditu gurera. Azaroaren 19an, asteartea, arituko da Ines Bengoa, eta kasu horretan ere 5-8 urte bitarteko haurrentzako saioa izango da.

Beraz, ondorengoa izango da ipuin kontalarien egitaraua urrian eta azaroan:

  • Urriak 14, astelehena. 18:00etan kultur etxean, Miriam Mendoza.
  • Urriak 22, asteartea. 18:00etan kultur etxean, Pello Añorga.
  • Azaroak 4, astelehena. 18:00etan kultur etxean, Miriam Mendoza.
  • Azaroak 19, asteartea. 18:00etan kultur etxean, Ines Bengoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!