EH Bilduk Goenaga eta Oliden aurkeztuko ditu UKUEko zuzendaritzarako

EH Bildutik nabarmendu dute, "UKUEn elkarrizketa eta elkarlanerako dinamika mantentzeko konpromisoa" dutela.

Datorren astelehenean, urriaren 30ean, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari berria aukeratzeko batzarra egingo dute, eta EH Bilduko hautagaiak aurkeztu dituzte gaur. Koalizioak Zarauzko zinegotzi Mikel Goenaga eta  Zumaiako alkateorde Alex Oliden proposatuko ditu, UKUEko lehendakari eta lehendakariorde izateko, hurrenez hurren.

Bailarako EH Bildutik azaldu dute, maiatzeko hauteskundeen ondoren EH Bilduk duela udalen zein zinegotzien “gehiengoa”. “Hala ere, guk zuzendaritzatik UKUEn elkarrizketa eta elkarlanerako dinamika mantentzeko konpromisoa dugu”, azaldu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!