'XUA GURASOEKIN ETXERA'

Entzun 'Xua gurasoekin etxera' abestia

Karkara 2019ko ira. 27a, 22:34

Gaur iluntzean aurkeztu dute Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster presoen askatasunaren eta haien alabaren eskubideen aldeko abestia.

Hileko azken ostiraletan presoen eskubideen alde egiten den elkarretaratzea aprobetxatu dute Xua gurasoekin etxera ekimeneko bi egitasmo aurkezteko: abestia eta sinadura bilketa. Azken hori Change.org atarian dago edonoren eskura.

Herritar ugari elkartu da ekitaldian, asko seme-alabekin. Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster presoen senitartekoak ere izan dira, baita EH Bilduko Orioko udal ordezkariak ere, tartean Anuska Esnal alkatea.

Abestiaren letra:

Pardela eta kartzela
Sehaska eta arraska
Pijama txiki urdinak
Jantzita ditu sorginak
Zergatik daramatzate
Panpinek esku burdinak?

Patioan kulunpioan
Parkean eta katean
Soka saltoan ari da
Gurasoak begira
Zergatik etorri behar du
Bakarrik Euskal Herrira?

Espetxean gurasoak
Etxera zatoz Xua
Zabal-zabalik besoak
Hartzazu gure muxua







KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!