San Juanen jarraituko du Kortak

Karkara 2019ko ira. 30a, 13:30
(San Juan Koxtape Arraun Elkartea)

Gutxienez denboraldi batez jarraituko du San Juango gizonezkoen entrenatzaile modura. Uztailean hasi zen lan horiek betetzen.

San Juan Koxtape Arraun Elkarteak uztailean jakinarazi zuen Jose Luis Korta izango zela senior gizonezkoen entrenatzaile berria. Oriotarrarengana jo zuten elkartekoek, eta hark onartu egin zuen proposamena. Gaur, irailak 30, iragarri dute aurrerantzean ere Erreka ontziaren prestatzaile modura jarraituko duela Kortak. Berriro akordioa lortu dute klubak eta entrenatzaileak, eta gutxienez denboraldi batez jarraituko du lan berdinak egiten.

Bosgarren egin du San Juanek pasa den denboraldian, eta bandera bakarra etxeratu dute; hain zuzen, KAE 1 ligako azkeneko estropadakoa. Kortak iaz eman zuen amaitutzat bere ibilbidea Kaikun, hamar urtez bertan entrenatzaile modura aritu ostean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!