PAPEREKOA

'Eskerrik asko, Marisol'

Bezero Txiki 2019ko urr. 5a, 09:00
Marisol Albeniz.

KARKARAren 409. zenbakian, 'Bezero Txiki'-k idatzitako gutuna argitaratu zen, gutunen atalean. "Nik behintzat uste dut, oriotarrok eman behar dizkizuegula eskerrak zuei".

Kaixo, Marisol. 

Eskerrak ematen jarraitzen duzu behin eta berriz. Ni oriotarra naiz eta bezerorik txikiena. Baserritarra, eta anaia eta koinatarekin nahiko haragi hornitutakoa naiz.

Urte luzez izan naiz zure harategiko bezeroa. Bertara joaten nintzenean, beti bezerorik handiena izan banintz bezalako tratua eman didazue. Egunonak, irrifarrea, elkarrizketak eta agur beroa inoiz ez zaizkit falta izan zuen harategian. 

Noiz edo noiz orduz kanpoko konpromisoren bat nuenean ere beti prest egon zarete bezero txikiari behar zuen hura emateko. 

Patxi, bihotz ona, jolaserako prest beti! Orain zorionaz gozatzen egongo zarelakoan nago! 

Zuk, Marisol, nahiz eta mostradorea goraino beteta izan beti izan duzu aurpegi ona, eta bereiztasunik egin gabe beti. 

Nik behintzat  uste dut,  oriotarrok eman behar dizkizuegula eskerrak zuei, guk ikasi genuen hasteko patata erein egin behar zela gero jasotzeko. 

Mostradorearen atzean beti izan duzue umiltasuna bezeroekiko negozioan, prestutasuna eta horiek denak izan dira zuen negozioa deskribatzen duten hitzak. 40 urtez dena aurrera eraman ahal izan duzue hitz horiek guztiengatik. 

Zuri Marisol, bihotzez, jubilaziorik onena opa dizut eta besarkada handi bat .

Mila esker, biziro txikiaren partez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!