Hiru pilota partida jokatuko dira asteburuan herriko frontoian

Karkara 2019ko urr. 2a, 13:00

Urriaren 4an jokatuko dira ligaxkako norgehiagokak iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketak Orioko frontoia hartuko du urriaren 4an, ostiralarekin. Ligaxkako hiru partida jokatuko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Eskuz binakako maila nagusko lehenengo mailan Lertxundi eta Aranañde oriotarrek Lazkaoko Lapke 2 bikotea izango dute aurkari. Gomazko paleta nagusien hirugarren maila, berriz, bi norgehiagoka jokatuko dira. Illarrañendi eta I. Arruti oriotarrak Mutrikuko Danok baten aurka lehiatuko dira. Murua eta J.Arruti, berriz, Debako Euskal Jolas 2 bikotea izango dute aurkari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!