Ibilgailuen zirkulazioa aldatu egingo larunbatean, arraun-surfeko festa dela-eta

Karkara 2019ko urr. 4a, 15:30

Moila itxita izango da ibilgailuentzat eta herrira autoz sartzeko botika ondo bidea erabili beharko da.

Larunbatean, urriak 5, arraun-surfeko festa ospatuko da Orion, hirugarren urtez segidan. Egun osoko festa izango da, goizeko 11:00etan hasi eta gaua arte luzatuko dena.

Festa horren barruan hainbat jarduera antolatuko dira errioan eta moilan. Horregatik, moila itxita izango da ibilgailuentzat eta, beraz, oinezkoentzat geratuko da erabat. Herrira autoz sartzeko, botika ondoko bidea erabili beharko da, asteburuetan oinezkoentzat izaten dena. Herritik ateratzeko, berriz, asteburu guztietan bezala, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da. Igandean, ostera, betiko moduan antolatuko da zirkulazioa.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!