Iñaki Gurrutxagak hilaren 27an jokatuko du Gipuzkoako Bertsolari txapelketako final-laurdena

Karkara 2019ko urr. 7a, 12:30
Gurrutxaga final-zortzirenetan. (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetarako sailkatzea lortu du Iñaki Gurrutxagak. Hilaren 27ko saioan abestuko du, Azpeitian. Abenduaren 14an izango da finala.

Aurrera doa Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Urriaren 19an hasiko da fase berria; final-laurdenena, hain zuzen. Fase berrian parte hartzeko txartela eskuratu du Iñaki Gurrutxagak, lortutako puntuazioari esker.

Hilaren 27an jokatuko den final-laurdenean abestuko du oriotarrak, Azpeitiko Soreasu antzokian. Bost aurkari izango ditu oholtza gainean: Alaia Martin, Amaia Iturriotz, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Iñigo Mantzizidor Mantxi zarauztarra. 17:00etan izango da saioa, eta Imanol Artolak beteko ditu aurkezle lanak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!