Zabalik dago Konpetentzien Eskolan izen emateko epea

Karkara 2019ko urr. 7a, 15:00

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzuak Konpetentzia Eskola izeneko zerbitzu berria abiarazi du. Funtsean, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektore ekonomikoen kualifikazio beharrizanei erantzuteko jaio da eskola.

Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu eta Lan-orientazio Zerbitzuak Konpetentzia Eskola abiarazi du. Funtsean, pertsonen, gizartearen, enpresen eta sektore ekonomikoen kualifikazio beharrizanei erantzuteko sortu dute eskola. Eskualdeko enpresetan kultura eraikitzailea indartzen lagundu nahi da, etengabeko ikaskuntza sustatuz eta trebakuntzaren bidez. Pertsonei laneratzea erraztu eta beraien aurrerabide profesionala suspertzeko ahaleginez, eskualdeko erakunde nahiz enpresen errendimenduan eragitea ere badu xede zerbitzuak.

Hala, eskola berriaren baitan, urte amaiera bitartean bi prestakuntza berri eskainiko dira. Alde batetik, lehen
edizioko emaitza onei jarraipena emateko asmoz, martxan da “45+ indartzen” egitasmoa. Bestetik, digitalizazioaren garaiotan behar-beharrezkoak diren IKT baliabideen erabilera aurreratua lortzera bideratutako ikastaro sakona da “Izan-Be digital”.

“Izan-Be digital”
Estreinakoz antolatu da herritarren trebetasun digitalak hobetzera bideratutako ikastaroa. Kurtsoaren
helburua da herritarrak gailu eta erreminta digitaletan trebatzea; teknologia praktikan jartzeaz gain, abilezia digitalak bereganatu eta lana bilatzeko baliabideetan entrenatu daitezen. Partaideek punta-puntako tresna teknologikoak ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango dute. Programaren helburua, gaur egun, enpresetan lan egiteko beharrezkoak diren baliabide teknologikoetan herritarrak gaitzea da.
 Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta; langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.

Guztira, 145 orduko ikastaroa izango da. Lehen prestakuntza fasean (130 ordu) lan merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko da. “Lan-mundura zubia” izeneko bigarren fasean (15 ordu), aldiz, lana bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da. Azaroaren 4tik abenduaren 13ra bitartean izango da ikastaroa. Eskolak goizez izango dira, 09:30etik 14:30era.

“45+ Indartzen” programaren 2. edizioa
“45+ Indartzen” programaren bitartez, prestakuntza eskaini nahi zaie 45 urtetik gorako eskualdeko pertsonei. Bereziki lan-munduan txertatzeko edota lan baldintzak hobetzeko zailtasunak dituztenei bideratuta, ekimenaren helburua da garapen pertsonalaren eta profesionalaren bitartez adin tarte horretako herritarrak ahalduntzea. Eskualdeko ongizatean beste urrats bat aurrera egin asmoz, programan parte hartzen duten herritarrek aukera izango dute prestakuntza-erreminta berritzaileez jantzi, munduarekiko begirada aldatu eta, funtsean, lan-ibilbidea indarrez (ber)-ekiteko. Programaren helburua:, 45 urtetik gorako eskualdeko herritarrei aldaketarako indartzea, hobekuntzarako bidea irekitzea eta bakoitzarekiko eta munduarekiko begirada aldatzea, lanera- itzulera indarrez ekiteko. Eskualdeko 45 urtetik gorako herritar guztiei bideratuta; batez ere, lan mundura txertatzeko edo lan baldintzak hobetzeko zailtasunak dituztenentzat.

Guztira, 10 saiotan banatutako 40 orduko prestakuntza eskainiko da Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian. Hain zuzen ere, azaroaren 11tik 22ra bitartean: bi
astez, goizez; 09:30etik 13:30era. Taldekako prestakuntzaz gain, partaide guztiek 3 babakako coaching saio jasotzeko aukera izango dute (azaroan bi saio, eta abenduan beste bat). Partaide bakoitzarekin zuzen- zuzenean adostuko da bakarkako saioen egutegia. Programari hasiera emango zaio urriak 30ean egingo den hasiera-ekitaldiarekin (9:30-11:30).  Bertan, programaren xehetasun guztiak azaltzeaz gain, partaide bakoitzarekin adostuko da bakarkako saioen egutegia.

Argibideak eta izen ematea

Informazio-saio bana izango dira  interesa duten herritarrentzat, prestakuntza programa bakoitzaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko:
 Izan-Be digital:
o Eguna eta ordua: urriak 10, osteguna, 10:00etan
o Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

 45+ Indartzen:
o Eguna eta ordua: urriak 11, ostirala, 10:00etan
o Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Informazio gehiago  943-89 08 08 telefono zenbakian edo lanpoltsa@urolakosta.eus emailera idatzita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!