Bularreko minbiziaren ikerketan laguntzeko kamisetak salgai daude Karela Kiroldegian

Karkara 2019ko urr. 7a, 17:00

Saltzen den kamiseta bakoitzeko euro bana Katxalin elkarteari emango zaio minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko.

Datorren urriaren 19an, larunbatean, bularreko minbiziaren kontrako eguna izango da. Horren arira, Karela Kiroldegiak kamiseta arrosak jarri ditu salgai, gaurtik aurrera, harreran, 6 euroren truke bazkideentzat eta 8 eurotan bazkideak ez direnentzat. Kamiseta bakoitzaren salmentatik euro bat emango zaio bularreko eta ginekologiako minbiziaren aurka lan egiten duen Gipuzkoako emakumeen Katxalin elkarteari. Horrela, minbiziaren aurkako ikerketari eta babesari laguntzeko.

Kiroldegiko langileen asmoa, urriaren 14tik 19ra bitartean jarduera fisikoa arrosaz jantzita egitea da: "Ikastaroetako partaide eta kiroldegiko erabiltzaile guztiak animatu nahi ditugu bularreko minbiziaren aurkako egunarekin bat egitera".

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!