Gipuzkoako Harri Handien Txapelketan lehiatuko da Aimar Galarraga

Karkara 2019ko urr. 11a, 09:29

Zizurkilgo (Gipuzkoa) frontoian jokatuko da, igande arratsaldean, eta eskualdeko bost harri-jasotzailek hartuko dute parte.

Igandean, hilak 13, Gipuzkoako Harri Handien Txapelketa jokatuko da Zizurkilgo (Gipuzkoa) frontoian 18:30etik aurrera, eta eskualdeko bost harri-jasotzaile arituko dira bertan nor baino nor gehiago. Hain zuzen ere, Aimar Galarraga oriotarra, Aimar Irigoien errezildarra, Jon Unanue Goenatxo III azkoitiarra, Jokin Eizmendi zarauztarra eta Xabier Aranburu Urrestillako bizilaguna lehiatuko dira txapelketan. 

Hainbat lan egin beharko dute lehiakideek txapelketan: 16/14 arroako (200/175 kilo) laukizuzena, 16/14 arroako (200/175 kilo) zilindrikoa, 12 arroako (150 kilo) kubikoa eta 8 arroako (125 kilo) bola jaso beharko dituzte. Bi minutuko lana egin beharko dute harri bakoitzarekin. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!