Aste honetan ere ohiko jarduerak egingo dituzte Zaharren Babeslekuko kideek

Karkara 2019ko urr. 14a, 19:00

Ohi bezala, Zaharren Babeslekukoek bingo saioa egingo dute asteazkenean. Ostegunean, aldiz, pentsio duinen aldeko elkarretaratzera deitu dute, Zakilaneko aldapan.

Orioko Zaharren Babeslekuak urria hastean abiatu zuen ikasturte berria. Hala, ohiko jarduerak jarri zituzten martxan berriz; besteak beste, bingo saioak eta pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak. Aste honetarako ere jarri dituzte hitzorduak, beraz. Asteazkenean, urriak 16, bingoan aritzeko elkartuko dira, 16:30etik 18:30era. Ostegunean, urriak 17, asteroko protesta egingo dute, aste honetatik aurrera, Zakilaneko aldapan izango da; pentsio duinen alde bilduko dira, 18:30ean. 10 minutuko elkarretaratzea izango da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!