Salgai daude Benito Lertxundik azaroan eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Azaroaren 16an eskainiko du Lertxundik kontzertua. Sarrerak jada salgai daude herriko hainbat puntutan.

Azaroaren 16an, larunbatarekin, Benito Lertxundiren emanaldia izango da Orioko Karela Kiroldegian gaueko 22:00etatik aurrera. Orain arte sarrerak internet bidez erosteko aukera soilik egon da www.entradium.com webgunean. Orain herrian bertan erosteko aukera izango da Kutixi kafetegian eta Ontza paperdendan 22euroren truke. Kontzertuko egunean bertan ere egongo dira sarrerak salgai, baina 25 euroko prezioa izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!