Ostargi elkarteak josten ikasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du

Karkara 2019ko urr. 22a, 09:38

Izena emateko kultur etxera jo behar da edo bertako telefonora deitu: 943 134 409. Izena emateko azken eguna urriaren 31izango da.

Ostargi elkarteak antolatu du ikastaroa, Orioko Udalaren laguntzarekin, eta Rosaura Bravo jostun oriotarrak emango du. Ikastaroaren helburua josteko oinarrizko teknikak ikastea da, modu praktikoan, eta irekia izango da, josten ikasi nahi duten guztiei zuzendua. Ostargik, bereziki, gazteek izena ematea nahi du eta, ahal bada, genero aldetik orekatua izatea, hau da gizonezkoek ere parte hartzea.

Ikastaroa kultur etxean izango da, doan, azaroan hasi eta Gabonak bitartean. Hasiera batean bi hilabetekoa izango da, baina parte hartzaileek nahi izanez gero, luzatzeko aukera ere izango da. Bestalde, ordutegia izena ematen dutenen arabera antolatuko da, baina dagoeneko esan daiteke astean bi ordukoa izango dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!