Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallusek girotuko dute igandean Andatza Auzoa

Karkara 2019ko urr. 23a, 13:00

Igandean, 18:30ean hasiko da denboraldiko bigarren trikiti saioa.

Datorren igandean, urriak 27an, erromeria denboraldiko bigarren saioa izango da Aiako Andatza Auzoan, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilarien eskutik. Andatza Erromeria Elkarteak antolatu du emanaldia eta igandero bezala, arratsaldeko 18:30etan hasi eta 21:30ak inguruan amaituko da musika emanaldia.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!