Jon Azkuek 2023ra arte luzatu du kontratua Bidasoarekin

Karkara 2019ko urr. 23a, 15:00
C.D. Bidasoako presidentea, Gurutz Aginagalde, eta Jon Azkue. Argazkiak: CDB.

2011/2012 denboraldian iritsi zen Azkue Bidaroa Irunera. Jubenil mailan jokatzen zuela debutatu zuen Asobalen eta gerora 107 norgehiagoka jokatu ditu Asobal Ligan eta 269 gol sartu.

Irungo Bidasoak 2023ko ekainaren 30era arte luzatu dio kontratua Azkueri taldean jarrai dezan. Horrela, oraingoz, hiru denboraldi gehiago jokatuko ditu erdilari oriotarrak. 2011/2012 denboraldian iritsi zen Artalekura, JD Arraten hasi, eta jubenil mailan jokatzen zuela egin zuen Asobal Ligan debuta, Eibarren.

Azkuek, 107 norgehiagoka jokatu ditu Asobal Ligan, eta 369 gol sartu. Denboraldi honetan, Ligan 31 gol egin ditu.

Jon Azkue Bidasoa Iruneko jokalariak C.D Bidasoari adierazi dionez “oso kontentu” agertu da kontratua luzatu berritan: “Niretzat Bidasoa lehentasuna izan da beti eta bederatzigarren urtea da aurtengoa. Klubaren aldetik hasiera-hasieratik nabaritu nuen interesa eta nire aldetik ere gauzak oso argi zeuden, eta oso erraza izan da akordio batera iristea”.

Martxan dagoen denboraldiari dagokionez, Azkuek “ilusioz” hartu du: “Urte asko izan dira hona iristeko, urte askotako lana, borroka eta esfortzua, eta ilusio handiarekin gabiltza, neurketa bakoitza asko disfrutatuz, momentu eta entrenamendu bakoitza. Esperientzi berria izaten ari da, batez ere VELUX EHF Champions Leagueko esperientzia. Asko disfrutatuz eta baloratuz, denok gogoratzen baitugu duela urte batzuk non ginen”.

Bidasoako jokalaria egun hauetan San Juanen (Argentina) izango da Espainiako selekzioarekin batera, Polonia, Errusia eta bertako selekzioaren aurka asteazken honetatik ostiralera arte jokatuko duten lagunarteko txapelketan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!