'Euskara eta turismoa: aukerak eta arretaguneak' jardunaldia egingo dute Orion

Karkara 2019ko urr. 29a, 16:21

Azaroaren 21ean izango da ekimena, eta euskara eta turismoa elkarren balio erantsi gisa bihurtzeko aukeren gainean hausnartuko dute parte hartzaileek.

Azken urteetan udalerri euskaldunak jasotzen ari diren bisitari kopuruak udalerrietako egoera soziolinguistikoan duen eraginaz kezkatuta, UEMA turismoaren gaia lantzen hasi zen duela bizpahiru urte. Hainbat lanketa egin dituzte ordutik, eta gaia gizarteratzeko asmoarekin, euskara eta turismoaren inguruan jardunaldia antolatu azaroaren 21erako, Orioko Arraunetxen. Bertan euskara eta turismoa elkarren balio erantsi gisa bihurtzeko aukeren gainean hausnartuko dute.

Egun osoko jardunaldia izango da, 10 ordukoa hain zuzen ere, eta turismoak euskararen erabileran duen eragina, gizarteratuko dute. Bestetik, euskara turismoarentzat positiboa izan daitekeela erakustea eta turismoa ere euskararentzat positiboa izan daitekeela erakustea ere badu helburu jardunaldiak. Horrez gain, turista jasangarriaren ideia ere zabaldu nahi dute. 

Ekimenaren inguruko argibide gehiago nahi dutenek, informazio osatua eskuragarri dute Udako Euskal Unibertsitateko webgunean.

EGITARAUA

8:45-9:15. Dokumentazioaren banaketa

9:15-9:30. Ongi etorri mahaia

9:30-11:00. Irekiera hitzaldiak.

  • Jon Elzo (Gura proiektua)

11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena

11:30-12:30. Hizlari gonbidatua:

  • « Reconciling economy, tourism, identity and culture: urgent strategic choices for the development and attractiveness of the territory! (the case of the Perigòrd)» hitzaldia emango du Jean Yves Agard (Bordeleko KEDGE enpresaritza eskola).

12:30-13:30. "Hizkuntza-ekologia: turismoa eta hizkuntza garapena" hitzaldia emango du Itsaso Olaizolak (Kutxa Ekoguneko teknikaria, UEUkidea).

13:30-15:00. Bazkaria

15:00-16:00. Turismo jasangarriaz arituko da Inhar Agirrezabal (Arkitektoa, UEU kidea)

16:00- 17:30. Mahai ingurua:

  • Bizibiziki enpresako kide bat.
  • Iker Goiria (Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismoko zuzendaria)
  • Esther Facchin (Zarauzko turismo teknikaria)
  • Gotzon Barandiaran (Idazlea, Dijitalidadeako kidea, JALGI ekimeneko kidea-Ahotsenearen izenean, UEUkidea)
  • Dinamizatzailea: Jon Elzo.

17:30-17:45. Ondorioak

 

  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!