"Niretzat berezienak diren kantuak hautatu ditut bildumarako"

Karkara 2019ko urr. 29a, 13:26

'Orion Zuzenean' lan berriak "zuzeneko magia" duela nabarmendu du Zugastik.

OLATZ ZUGASTI - Musikaria

Zer irizpide erabili duzu kantuak aukeratzerakoan?
Sentsazioak izan dira nire irizpidea. Niretzat berezienak direnak hautatu ditut bilduma bikoitzerako, ondoen eskaini ditzakedanak. Adibidez, Bulun- bulunka, sehaska kantuen diskoko piezarik ez dago. Disko horrek duen esanahia edukita, ez baitut kontzertuetan eskaini. 

Kantuak bere horretan mantendu dituzu ala asko aldatu dira?
Nik uste dut aldatu direla. Berrienak aldatu dira gutxien, Ur goiena, ur barrena diskoko abestiak. Izan ere, orain dudan ildoa zuen disko hark ere. Baina lehengo kantuak bai aldatu direla. Kantu baten bila nabil abestian, esaterako, armonia berbera da baina sonoritatea aldatu diogu. Berriro aztertu ditugu kantu horiek denak, eta lan ederra atera zaigu. 

Kantuak zuzenean eskaintzeak aldaketa bideratzen du, beraz.
Zuzeneratzeak beti ematen du aldaketarako eta kantuak biziberritzeko aukera hori. Emanaldietan, emozioei jarraituz jakiten dugu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. 

Ezustean iritsi zaizu disko hau argitaratzeko aukera.
Aurretik bazenuen, ordea, lan berri bat kaleratzeko asmoa.  Bai, zuzeneko lan hau suertatu aurretik banuen atzera begirako bilduma bat ateratzeko asmoa. Orain zuzenean ematen ari naizen kantuen aukeraketa izango litzateke. Hortaz, hurrengo diskoa lantzen ari naizen kantu berriekin osatuko dut.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!