Orioko Merkatarien Ginkanak baditu irabazleak

Karkara 2019ko urr. 31a, 12:15

Ehunka herritarrek hartu dute parte Merkatarien Ginkanan, eta Arkupe elkarteko kideek gaur egin dute zozketa. Hala, dagoeneko jakinarazi dute nortzuk irabazi duten 100 euroko erosketa bono bana.

Urriaren 14an jarri zuten martxan Orioko Merkatarien Ginkana, Arkupe elkartearen, Orioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Jakinarazi zuten Arkupe osatzen duten saltokietan erosketak egiteko 100 euroko lau bono zozkatuko zituztela parte hartzaileen artean, eta gaur izan da zozketa.

Hala, dagoeneko erabakita geratu da nortzuk irabazi duten erosketa bono bana. Hain zuzen, honakoak dira irabazleak: Endika Ruiz, Joxe Mari Elorza, Inaxio Unanue, eta Fermin Alonso. Saria jasotzeko, bihartik aurrera bertaratu beharko dute Zipristin imprimategitik. Bonoa jasotzean, Arkupe elkartearen parte diren guneetan egin ahalko dituzte erosketak, 100 euro gastatu arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!