Pertsona bat zauritu da auto istripu batean Orion

Karkara 2019ko aza. 1a, 11:00
Artxiboko irudia.

AP8 autobidean jazo da istripua, Bilborako norantzan. Gutxienez pertsona bat zauritu da, eta Donostiako ospitalera eraman dute dagoeneko, artatua izan dadin. Bilborako erreia itxita dago une honetan.

Gaur, azaroak 1, auto istripua izan da Orion, AP8 autobidean. 09:50ean gertatu da ezbeharra, Bilborako norantzan; auto bat bidetik irten da, oraindik jakinarazi ez dituzten arrazoiak medio. Hala, Ertzaintzak KARKARAri azaldu dionez, gutxienez pertsona bat zauritu da. Donostiako ospitalera eraman dute dagoeneko, bertan artatu dezaten.

Autoa errepidean dago oraindik. Beraz, garabia istripua jazo den lekura bertaratu eta ibilgailua eraman arte, itxita egongo da Bilborako erreia. Auto ilarak sortu dira jada.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!