Gorroto delituen inguruko dokumentala eskainiko dute asteazkenean Salatxo Aretoan

Karkara 2019ko aza. 4a, 14:30

Sexu-orientazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra dokumentala eskainiko du Xaltxerak asteazkenean, 19:00etatik aurrera.

Azaroaren 6an, asteazkenarekin, Sexu-orioentazio eta genero-identitateen ondorioz jazotzen diren gorroto-delituei begirada orokorra dokumentalaren emanaldia eskainiko dute 19:00etan, Orioko Salatxo aretoan.

Gipuzkoako Foru aldundiak babesten duen OSGI gorroto delituei begirada orokorra proiektuaren baitan, Aldarte-k eta Lgtbi arreta eta dokumentazio zentroak, Orioko Xaltxerak-ekin batera antolatu dute saioa. Ekintza honen helburua OSGI gorroto-delituen errealitatearen inguruko hausnarketa kolektiboa bultzatzea da. Horrela, ikuspuntu orokor batetik, sexu eta genero aniztasunaren ondorioak aztertu eta kontzientzia garatzeko.

Dokumentalaren ondoren, eztabaidarako tartea egongo da eta mokadutxoa jateko aukera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!