Hasi dira kioskoa desmuntatzen

Karkara 2019ko aza. 6a, 11:23

Gaur, azaroak 6, kiosko zaharra desmuntatzeko lanei ekin diete. Teilatuari heldu diote lehenengo, eta gainontzeko zatiak kenduko dituzte pixkanaka.

Herriko plaza zabaltzeko eta oinezkoentzako bihurtzeko lanen barruan, aldaketak izango ditu kioskoak ere. Batetik, ez du egun duen forma izango; errektangularra baizik. Garai batean ere itxura horretako egitura zuen, eta berreskuratu egingo dute. Horretarako, egun kioskoa osatzen duten piezak berrerabiltzen saiatuko dira, baina ezingo dituzte guztiak baliatu. Bestetik, plazan lekua irabazte aldera, kokapen berria emango diote kioskoari. Metro batzuk atzerago jarriko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!