Gorka Eizmendik bigarren postua lehiatuko du CERT Rally txapelketan

Karkara 2019ko aza. 7a, 10:19

Azaroaren 14tik 15era lehiatuko du Espainiako lur gaineko Rally Txapelketako bigarren postua.

Gorka Eizmendi pilotu oriotarrak lur gaineko Epainiako Rally Txapelketa (CERT)  jokatuko du Diego Sanjuanekin batera azaroaren 14tik 15era, Madrilen. 

Azken jardunaldian garaipena lortzeko talde faboritoen artean bazeuden ere, ez zuen esperotako emaitza lortu oriotarrak. Lanzaroten urriaren 5ean eta 6an  jokatu zen frogan, akats mekaniko bat izan zuen autoak lehenengo zatiko azken txanpan, eta lasterketa utzi beharra izan zuen AVIA Rally  taldeak. 

Bigarren postuaren bila
Ezusteko jardunaldiaren ondoren, hirugarren postua dute Eizmendi eta San Juanen sailkapen orokorrean, 134 punturekin. Bigarren postua duen Javier Pardo pilotuarengandik  lau puntura. Gogor borrokatuko du oriotarrak bigarren postua lortzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!