Xabier Etxeberriak bere lehen ipuin liburua kaleratu du, 'Txoria nintzela' izenburupean

Karkara 2019ko aza. 7a, 16:07

Oraintsu Buyan komikia aurkeztu berri badu Martin anaiarekin batera, gaur goizean bere lehen ipuin liburua ezagutzera eman du Orioko bizilagun Xabier Etxeberriak. Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia, eta Txoria nintzela izenburua jarri dio, Manolo Urbietaren haur kanta ezagunari keinu eginez; guztira, zazpi narrazio bildu ditu. Donostiako Elkar aretoan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta idazleak Xabier Mendiguren editorea izan du alboan.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!