Gaur hasiko dira San Martin festak Ortzaikan

Karkara 2019ko aza. 8a, 13:00

Mutil ardoko afariarekin irekiko dute aurtengo egitaraua, eta gauerdira arte iraungo du jaiak, gutxienez; 00:00etatik aurrera, Bide Batez taldeko kideak arituko dira auzoa girotzen. Aurten hilabete osoan izango dira ospakizunak Ortzaikan, sanmartinen barruan. Hona hemen egitaraua osorik.

Gaur, azaroak 8, jai giroak hartuko du Ortzaika. Mutil ardoko afariak irekiko du aurtengo San Martin festetako egitaraua, 21:00etan. Gero, 00:00etan hasita, Bide Batez erromeria taldeko kideak taularatuko dira, eta goizeko ordu txikietara arte arituko dira auzoa girotzen. 05:00etan baratxuri zopa dastatzeko aukera izango dute gaupaseroek, Oliden tabernan. Ordubete beranduago, 06:00etan, oilasko biltzeari ekingo diote auzokideek.

Larunbatean eta igandean ere izango da zer gozatu, eta zer ospatu. Besteak beste, erromeri-afaria, herri kirolak edota berbena antolatu dituzte auzoan; baina ez da hor amaituko festa. Izan ere, aurten, hilabete osoan zehar izango dira ospakizunak Ortzaikan, sanmartinetako egitarauaren barruan.

Hona hemen egitaraua osorik:

Gaur, ostirala

  • 21:00. Mutil ardoko afaria beteranoekin.
  • 00:00. Bide Batez taldearen kontzertua.

Bihar, larunbata

  • 05:00. Baratxuri sopa, Oliden tabernan.
  • 06:00. Oilasko biltzea.
  • 21.00. Erromeri-afaria trikitilari eta bertsolariekin. Sebastian Lizaso, Jexux Mari Irazu, Maddalen Arzallus ariko dira kantuan, eta trikitilari modura, Ansorregi eta Larrañaga. Afarirako tiketak salgai daude dagoeneko, 20 euroan, Olidenen eta Kutixin. Azaroaren 5a izango da tiketak erosteko azken eguna.

Etzi, igandea

  • 12:00. Herri kirolak; batzordeko kideen arteko erronka. Tartean, Arrillatarrak ariko dira aizkoran.
  • 18:00. Berbena, Izer eta Alabier trikitilarien eskutik.

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna

  • 10:00. Meza.
  • 11:30. Hamaiketakoa, Markel Eizagirre eta Julen Zulaika bertsolariekin. 

Azaroak 15, ostirala

  • 22:30. Mus txapelketa. Izen-ematea 22:00etan izango da.
  • 23:30. DJ Aros.

Azaroak 16, larunbata

  • 17:00. Pailazo martxosoak, eta ondoren, DBH1eko nesken dantzaldia.
  • 23:00. Kupela taldearen kontzertua.

Azaroak 17, igandea

  • 12:00. Pentatloi desafioa, taldeka.
  • 14:00. Bailarako bazkaria, Jagoba eta Maddalenekin.

Azaroak 23, ostirala

  • Oilasko biltzeko afaria, trikitilariekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!