Zozketa: Mikel Markezen 'Biribilean' diskoa zozkatuko dugu laguntzaileen artean

Karkara 2019ko aza. 8a, 14:00

Mikel Markezen azken lanaren ale bat zozkatuko dugu laster, KARKARAKO laguntzaileen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek asteazken goizera arte dute horretarako aukera.

30 urteko ibilbidean sortutako kantuak zuzenean grabatu ditu Mikel Markezek, eta Biribilean izeneko diskoan argitaratu ditu gertuko musikarien laguntzaz.

Ale bat zozkatuko du KARKARAk aurki, hurrengo galdera ondo erantzuten duten laguntzaileen artean:

Nola izena du Mikel Markezek kaleratutako lehen diskoak?

Laguntzailea bazara eta parte hartu nahi baduzu, idatzi erantzun zuzena karkara@karkara.eus e-postara, edo bidali Whatsapp mezu bat 688 85 73 05 mugikor zenbakira. Irabazlearen izena asteazken goizean jakinaraziko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!