Mintzalagun programaren ikasturte hasierako ekitaldia egingo dute ostegunean, Orion

Karkara 2019ko aza. 9a, 13:00
Ekainean Mintzalagun programaren 10. urteurrena ospatu zuten bidelariek.

Mintzalagunak talde txikitan juntatzen dira astean behin, ordu betez, euskaraz hitz egiteko.

Mintzalagun programaren irekiera ekitaldia egingo dute ostegunean, 18:30ean, Orioko Kultur Etxean. Egitasmoak euskaraz hitz egiteko aukera ematen die euskara-ikasleei, eta beren maila hobetu nahi dutenei, euskaldun zaharrekin harremanetan jarrita. Talde txikitan juntatzen dira astean behin, ordu betez, euskaraz hitz eginez kafe bat hartzeko edota paseatzeko.

Ikasturte hasierako ekitaldia ostegunean egingo badute ere, oraindik izena-ematea zabalik dago. Programa guztiz doakoa da, eta bertan parte hartu nahi dutenek, hiru bide hauetako bat erabili dezakete izena emateko: urolakosta@aek.eus helbidera idatzi, 625 485 215 telefonora deitu edo Orioko euskaltegian Mintzalagun programaz galdetu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!