Orioko Udaletik jakinarazi dute, asteburuan herriko plaza ezin izango dela oinezkoentzat egokitu, plazako obren gorabeherak direla eta herritarren segurtasuna bermatzearren. Beraz, aste egunetan bezala, plazatik barrena sartuko dira ibilgailuak herrira, eta moilako errepidea zeharkatuz atera ahal izango dute. Aldaketak sortu ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu dute udaletik.