Gaurkoan ere, Orion EAJ izan da alderdirik bozkatuena Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan

Karkara 2019ko aza. 10a, 22:11

EH Bilduk 1.033 bozka lortu ditu, botoen %33,84a.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak izan dira gaur. Euria, haizea eta hotza eguneko protagonista nagusiak izan badira ere, hauteslekuetara bertaratu dira oriotarrak bozkatzera. Denera, herritarren %69,41ak eman du botoa; apirileko deialdiarekin alderatuta 5,23 puntu egin du behera parte hartzeak.

Emaitzei dagokionean EAJ izan da alderdirik bozkatuena botoen %40,88a lortuta. EH Bilduk 1.033 bozka lortu ditu, botoen %33,84a. Ahal Dugu izan da hirugarren indarra 336 botorekin, eta 302 boto jaso ditu PSOEk. PPk 72 boto lortu ditu, Ciudadanosek 8, eta VOXek 26. Bestalde, 20 boto baliogabe zenbatu dituzte eta 13 zuri.

Apirileko hauteskunde orokorretako datuekin alderatuta, 69 boto gehiago jaso ditu EH Bilduk, eta 105 boza galdu ditu EAJk. Horrez gain, behera egin dute Ahal Duguk, PSE-EEk eta baita Ciudadanosek ere. 

 

    Botoak
Alderdiaren logoa EAJ 1.248
Alderdiaren logoa EH Bildu 1.033
Alderdiaren logoa AD-IU-EQUO 336
Alderdiaren logoa PSOE 302
Alderdiaren logoa PP 72
Alderdiaren logoa VOX 26
Alderdiaren logoa C´S 8
  PACMA 5
  PUM+J 3
  RECORTES CERO-GRUPO VERDE 2

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!