Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa antolatu du liburutegiak, aldian behin izaten diren haurrentzat kontaketen barruan. Azaroak 19an izango da saioa, asteartean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, kultur etxeko areto nagusian.

Herritarrek ezagutzen dute Bengoa, lehenago ere etorri izan da kultur etxera, adin ezberdineko haurrei bideratutako historiez beteta. Saio honetan 5 eta 8 urteko haurrak izango dira ikusleak, gurasorik gabe.